levando anclas
Levando Anclas: 20 años de viajes y aventuras. Horrela izena du jaso dudan azken liburua, 2oo7an irakurtzen hasitako perletariko bat. Gogoko ditut bidaiak eta baita munduko leku eta kulturak, horrexegatik irakurtzen dut liburu hau. Jakin banekien Roge Blascok bazuela izen honekin irrasaio bat non jendeak bere bizipenak eta abenturak kontatzen dituen, baina ez edonolakoak oso entretenigarriak eta errealistak dira.
Liburu honi esker Literatura de Viaje delako generoa existitzen dela jakin dut, eta liburu honetan milaka izenburu aipatzen dira, baten bat ziurrenik hau amaitutakoan erosiko dut, baina oraindik ez dakit zein. Oso ongi datorkit liburu hau azterketa garaia gainean dugun hontan, zeren zenbait orrialde irakurtzea eta beste mundu batean egotea da, atzo adibidez, Amazonian nahiz Karibeko itsasoetan izateko aukera izan nuen.
Ez dakit oso interesgarria iruditzen zait jende honek egin duena, guztia utzita txanpon batzuk hartu motxila gauzez bete eta mundua ezagutzera joatea, eta ez pentsa jendeak 60 urterekin egiten dituela horrelakoak batzuek ikasketak amaitzean beste batzuek ikasketak utzita eta bada ere rutinaz aspertuta goi mailako lan postu bat utzita joaten direnak. Badakitelako zer bilatzen dute, ausartak direlako eta ez direlako gaur egungo gizarteak nahi dituen pertsona motak, euren arima askea delako.
Bestalde, Roge Blasco badu blog http://blog.eitb.com/rogeblasco/ bat, eta uste dut oraindik programarekin badabilera igandero igandero astelehenetako rutinak harrapatu baino lehen. Badakizu igande gauetan zer entzun daitekeen.
About this entry
You’re currently reading “levando anclas,” an entry on katua + okupa = katuakupa
- Published:
- Urtarrila 9, 2007 / 12:48 pm
- Category:
- levando anclas, liburuak, pertsonala, roge blasco
- Tags:
No comments yet
Jump to comment form | comments rss [?] | trackback uri [?]