deustu 2.0

Badirudi esideko falkultatean gogor hasi direla lanean, eskertzekoa da egiten ari diren aldaketa guztiak. Argi zegoen berrikuntzak iritsi behar zirela eta horrela aldatu dituzte irakasgaien webguneak eta baita fitxategi zerbitzaria. Eskerrak, zeren Unibertsitatera sartu nintzenean nahiko penagarri iruditu zitzaidan bai webgunea eta baita Mizar ere, baina suposatzen dut ez dela lan erreza guzti hori txukun garbi eta ongi eramatea.

Berrikuntzekin zenbait blog berri etorri dira, zeren duela hilabete edo ta urte batzuk jada nahiko blogari ditugu gure Unibertsitatean. Etorritako blog berriak hauek dira:

Antiguos Alumnos de ESIDE

 Software Libre UD

Orain falta den gauza bakarra irakasgaietan Soft Librearekin gauzak egiteko aukera ematea da,  nola hartuko dute proposamen hau irakasleek? Berziklatzeko prest egongo dira? Betikoarekin jarraitzeko esango dute eta aurrera? Auskalo, baina argi dago Unibertsitatea sartu nintzenetik aldatzen dagoela eta hori bizirik dagoen seinale da. Bestalde eskerrak eman,  txipi nahiz Lorenari UD egiten ari diren lan guztiagatik.

Hala ere baditut zenbait ideia buruan, esaterako  posiblea izango litzateke norberaren notak RSS bidez ikustea?


About this entry